"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hlynur Pálmason (Hornafjörður, Islandia) artista bisual gisa hasi zen lanean, eta, geroago, zinemagintza-prestakuntza jasotzen hasi zen Danimarkako Zinema Eskola Nazionalean. En Maler (2013) eta Seven Boats (2014) film laburrak zuzendu ondoren, 2017an lehendabizikoz zuzendu zuen film luze bat: Vinterbrødre (Winter Brothers). Danimarkako zinemaren bederatzi Roberts sari jaso zituen, hala nola zuzendari eta film onenenak. Locarnon lehiatu zen filma eta lau sari irabazi zituen bertan, gizonezko aktore onenaren golardoa barne Elliott Crosset Hoverentzat. Egilearen hurrengo lana, Hvítur, hvítur dagur (A White, White Day, 2019), Cannesko Semaine de la critique atalean aurkeztu eta filmaren protagonista Ingvar Sigurdsson antzezleari gizonezko errebelazio-aktorearen saria eman zion han Louis Roederer Fundazioak.
Aurten Godland film luzea aurkeztuko du Zabaltegi-Tabakalera sailean, Cannesko zinemaldiko Un Certain Regard sailean estreinatutako lana, hain zuzen, baita Nest film laburra ere, Berlinale Special sailean aurkeztua aurreko edizioan.