"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Las paredes hablan Carlos Saurak artearen jatorriari buruz duen ikuspegi berezia da. 50 filmen baino gehiagoren zuzendari ospetsu eta sarituak artearen eta hormaren baterako bilakaera eta horien arteko harremana erretratatzen du (hormak sorkuntza-mihise gisa): historiaurreko kobazuloetako lehen iraultza grafikoetatik abangoardia berrieneko hiri-adierazpenetaraino. Bidaia zirraragarri eta pertsonala, Juan Luis Arsuaga, Miquel Barceló, Zeta, Musa71, Suso 33 eta beste hainbat pertsona itzaltsuekin batera.