"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Historias para no contar obrak komedia gisa kontatzen dizkigun istorioetan geure burua identifika dezakegu; azaldu nahi ez ditugun istorioak dira, are ahaztu nahi genituzkeenak. Ustekabeko topaketak, une barregarriak, erabaki zentzugabeak, etab. Bost istorio, geure emozioak kontrolatzeko ezintasunari buruzko ikuspegi garratz baina errukitsu baten bidez kontatuak.