"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Younusek ez du sekula amore ematen! Aitaren irudi arraro baina ezagunaren lilura benetako intimitaterako irrika hazkorrarekin nahasten zaio. Younus joko arriskutsu batean ari da, kontu handiz mugak proban jarri eta hedatuko baititu. Azkenik, tentsioa askatzen denean, harreman hauskor horren erro sakonenak zalantzan jarriko ditu mutikoak.