"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bizitza osoa hainbat zentrotan eman ondoren, aniztasun funtzionala duten Bartzelonako lau emakume La Barcelonetarako bistak dituen etxebizitza tutorizatu batean bizi dira. Marga, Nati, Patri eta Angels eurei galdetu gabe nolakoak izan behar duten jada erabaki duen mundu batean euren benetako nortasunaren bila dabiltza. Independentzia lortzeko duten modua halako pertsonentzat ezarritako arau guztiekin talka egiten hasiko da, baina arau horiek bete egin beharko dituzte pisuan elkarrekin bizitzen jarraitzeko.