"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Yusuke Kafuku antzerki-aktore eta -zuzendariak, bere iraganari aurre egin ezinik, Hiroshimako antzerki-jaialdi batean Osaba Vania lana zuzentzeko ataza onartu du. Han Misaki ezagutuko du, gizonaren txofer izango den gazte barnerakoi bat. Joan-etorrietan, elkarri aitorpenak egin eta bien bizitza misteriotsuen sekretuak argitzen hasiko dira.