"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Giza espeziea ingurune sintetiko batera egokitzen den heinean, gorputzak eraldaketa eta mutazio berriak jasaten ditu. Saul Tenser performance artista ospetsuak bere organoen metamorfosia erakusten du Caprice lankidearekin abangoardiako emanaldietan. Timlin Organoen Erregistro Nazionaleko ikertzaileak obsesiboki jarraitzen ditu bere mugimenduak, eta orduan talde misteriotsu bat deskubritzen da... Bere eginkizuna: Saulen ospea erabiltzea giza eboluzioaren hurrengo fasea argitzeko.