"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jacques Cournot itsasgizon frantziarra lehorrean dago aldi baterako, eta egunak lasai ematen ditu Karibean. Egun batean, Hendrix delako bat Cournotekin harremanetan jarri eta yate bat –Dragoon izenekoa– tasatzeko eskatzen dio. Biharamunean, Hendrix desagertu egin da eta norbaitek itsasontzia lapurtu du.