"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Monte-Marino printzerrian, Aline, tronuaren oinordekoa, bihozgabe dago, zeharo aspertuta. Lehen ministroa edozer egiteko prest dago Alinek berriz egin dezan irribarre, hura seduzitu, harekin ezkondu eta errege izan nahi baitu egunen batean... Hala, umorista batzuk Monte-Marinora gonbidatzea bururatuko zaio. Claude Sautetek beti ukatu zuen film honen egiletza, Classe tous risques jotzen baitzuen bere lehen filmtzat.