"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Kulturaren Literaktum jaialdiarekin elkarlanean, 2022ko irailaren 19an zinemaren eta literaturaren arteko harremanei buruzko solasaldia izan zen Okendo kultur etxean, Selva Almadaren eskutik. Lucrecia Martel bezalako zuzendarien lanari lotuta egon den idazle eta gidoilari argentinarra New Directorseko epaimahaikide izan zen Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan.