"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Natalia López Gallardo zinemagile boliviarrak eskola magistral bat eman zuen Donostia Zinemaldiko 70. edizioan. Saioa Tabakalerako zinema aretoan egin zuen, 2022ko irailaren 23an, eta bere azken filmak, Manto de gemas izenekoak, Zabaltegi-Tabakalera saileko programazioan parte hartu zuen Berlinaleko Epaimahaiaren Saria irabazi ondoren.