"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ruth Beckermann zinemagile austriarrak eskola magistral bat eman zuen Donostia Zinemaldiko 70. edizioan. Mutzenbacher bere azken film luzea Berlinaleko Encounters saileko irabazlea izan zen eta, ondoren, Zabaltegi-Tabakaleran programatu zen. Hitzordua Tabakalerako zinema aretoan izan zen 2022ko irailaren 21ean.