"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Isabel Coixetek El sostre groc / The Yellow Ceiling filma lehiaketatik kanpo aurkeztu zuen Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan, Sail Ofizialeko Emanaldi Berezien barruan. Zinemagile kataluniarra Pentsamendua eta Eztabaida arloak DAMArekin elkarlanean antolatutako hizketaldi batean ere izan zen. Topaketa Tabakalerako zinema aretoan izan zen, 2022ko irailaren 19an.