"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2022ko irailaren 19an, Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan, Elena López Rierak eskola magistrala eman zuen Tabakalerako zinema aretoan, Pentsamendua eta Eztabaida arloko jardueren barruan. Zinemagile espainiarrak El agua / The Water bere estreinako film luzea ere aurkeztu zuen. Proiektu-fasean, Ikusmira Berriak egoitza-programan parte hartu zuen lanak. Filma Cannesko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zen, eta gero Zabaltegi-Tabakalera sailean sartu zen.