"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostiako Zinemaldiak antolatuta, foroa elkargunea da dokumental-proiektuak finantzatzaile izan daitezkeenei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei ezagutzera emateko. Sektorean dokumentalen alorrean diharduten profesionalentzako topagune bat da ere.
Irailean eta Donostia Zinemaldiaren barruan egiten den foroak hiru atal nagusi ditu: tailerrak, pitching saioak eta banakako bilerak.
Tailerrak prestakuntza-jarduerak dira, eta foroaren aurreko bi egunetan egiten dira. Ekoizleei aukera eskaintzen diete proiektuak aditu profesionalen laguntzarekin garatzeko; proiektu horietatik ahalik eta etekinik handiena ateratzeko tresna egokiak eskainiko dituzte aditu horiek.
Pitching saioan produktoreek beren proiektuak azalduko dituzte Commissioning Editoreen panel garrantzitsu baten aurrean.
Egun berean, Comissioning Editoreen eta aurkeztutako proiektuen ordezkarien arteko one-to-one bileren agenda batekin osatuko da programa, betiere sor daitezkeen lankidetza-akordioak zehazteko helburuarekin.
Informazio gehiago: www.lauhaizetara.eu
Kontaktua: lauhaizetara@ibaia.org