"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Euskadiko Orkestraren, SGAE fundazioaren eta Donostia Zinemaldiaren eskutik bueltan da Zinemaldian jada klasiko bilakatu den saioetako bat: Kontzertua & Proiekzioa ekimena. Hala, bihar larunbata, eguerdian irekiko da Belodromoa musikazale, zinemazale eta, oro har, ikusleentzat, soinu-banden joaldi sinfonikoa eta horien pelikula-eszenen muntaketa uztartzen dituen ikuskizunerako. Juan José Ocón donostiarra izango da orkestra zuzentzearen arduraduna, zeinean Euskadiko Orkestrarekin batera Andra Mari abesbatza ere arituko baita.
Aurtengo programak zazpi filmetako musikaren egokitzapenez osatzen da: Mientras dure la guerra, La buena estrella, El portero, Nueve cartas a Berta, Buñuel en el laberinto de las tortugas, La sombra de nadie eta Cher ami. Aipatzekoa da, gainera, aurten Nueve cartas a Berta filma Zinemaldiaren Klasikoak atalean ikus ahal izango dela.
Saioa ordu eta laurdenekoa izango da, eta sarrera doakoa, baina aurrez gonbidapena eskuratu beharra dago.