"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemaldiak eta ekoizleen elkarteek Kimuak euskal film laburrak babesteko programari omenaldia egingo diote aurten eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Euskadiko Filmategiak eta Etxepare Institutuak bultzatutako programari Zinemira Saria emango diote.
Kimuak programa 1998an sortu zen, eta euskal film laburrak Espainian eta nazioartean sustatzea, zabaltzea eta banatzea du helburu. Lanaren orijinaltasuna eta ausardia aintzat hartzen ditu, hala nola euskaraz filmatua egotea eta EAEko teknikari eta aktoreen parte-hartzea izatea. Urteroko katalogoa zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaltzen da, film laburren sorta berria nazioarteko ikuslegoari helarazteko.
Gaur egun Kimuak ahalbidetzen duen taldeak (Euskal Filmategiko Txema Muñoz eta Esther Cabero) irailaren 21ean Victoria Eugenia Antzokian egingo den Euskal Zinemaren galan jasoko du saria.
Irene Elorza