"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Miriam Heard (St Asaph, Gales, 1978) zuzendari eta gidoilari britaniar-alemaniarra da. Literatura ingelesa ikasi zuen Oxfordeko Unibertsitatean, antzerkia Londresko Royal Academy of Dramatic Art-en eta Parisko Conservatoire National d 'Arts Dramatiques delakoan, baita zinema ere NYU-SCPSn (New York). Hasieran aktore gisa jardun zen eta Londresen eta Parisen antzerki-proiektuak egin zituen. Gainera, Raul Ruiz —Klimt (2006) eta La Maison Nucingen (2008)— zinemagileen filmetan lan egin zuen, baita Valeria Sarmientorekin ere: Maria Graham (2012) filmean antzezle gisa agertzeaz gain, gidoia ere idatzi zuen. Egun, gidoiak idaztea eta filmak zuzentzea da bere lan nagusia. Welcome Home Emma-Rose (2011) film laburra eta Tierra Yerma (2016ko Txile-Frantzia koprodukzioa) film luzea zuzendu ditu. Une honetan, Sarah Brocklehurst ekoiztetxe britainiarrarekin Txileko hegoaldean filmatuko den bigarren film luzea prestatzen ari da, Film Cymru Wales (Erresuma Batua) eta Mimbre Films (Txile) ekoiztetxeen laguntzarekin.