"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
David Pinheiro Vicente (Isla Terceira, Portugal. 1996) zinema eta estetika ikasi zuen Lisboan. Zuzendari artistiko gisa lan egin zuen hainbat film labur eta telesailetan, baita Salomé Lamas zuzendariaren laguntzaile gisa ere. Onde o verão vai (episódios da juventude) (Where the Summer Goes [Chapters on Youth], 2018) film laburra Berlinaleko Shorts sailean lehiatu zen eta Panavisión sariaren izendapen berezia jaso zuen Nesten, Donostia Zinemaldiaren baitan. Film laburra 40 herrialde eta lehiaketa baino gehiagotan estreinatu zen, Tel Aviven eta Vila do Conden ohorezko aipamenak lortu zituen, eta Arte-ZDFk telebistaz eta online eman zuen. Bere film labur berria, O cordeiro de Deus (The Lamb of God), estreinatu zen, Cannesko jaialdiaren baitan.
Gaur egun bere lehen film luzea garatzen ari da, Between Past and Future, Cannesko jaialdiaren Cinéfondation egoitzarako hautatua. Berlinale Talents, Locarno Filmakers Academy eta Karlovy Vary Future Framesen ikaslea izan da. European Film Academy-k hamar zinemagile sortuberri gazteetako bat izendatu du, eta European Film Promotion-ek, berriz, jarraitu beharreko hamar zinemagile berrietako bat.