"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Elsa Rosengren (Göteborg, Suedia. 1989) Rhode Island School of Design ikastetxean (Providence, AEB) ikasten ari zen bitartean hasi zen filmatzen. Ikasketak finantzatzeko, urtebete eman zuen itsasoan lanean bere prestakuntza hasi aurretik. Geroago Berlinera joan zen bizitzera, Deutsche Film- und Fernsehakademie Berlin (DFFB) ikastetxeko zinema-zuzendaritzako programan onartua izan ondoren. Bere graduazio filma, I Want to Return Return Return, Nesterako hautatu zuten 2020ko Zinemaldian, urte horretan bertan Cannesko Cinéfondation fundazioaren hirugarren saria irabazi zuen ex aequo, Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuen Angerseko Premiers Plans jaialdiaren 2021eko edizioan eta Kiev Molodist jaialdian ikasleen film onenaren saria ere partekatu zuen. Bere aurreko film laburren artean, Marionette (2012), Elpiniki Plays the Accordion (2016) eta News 23/06/2016 - Zeit Der Unruhe (Orona Saria eta Panavision Sariaren aipamen nominal berezia 2017ko Nest filmean) daude. Gaur egun artista lantzen ari den proiektuak (The Volcano Lover) Swedish Film Institute erakundeko Wild Card funtsa jaso zuen 2020an. Elsa Berlinen bizi da eta hiri horretan egiten du lan.