"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mary Burke (New York, AEB. 1978) zinema- eta telebista-ekoizlea eta Public Dreams LTD konpainiaren buru da.
British Film Institute erakundetik God’s Own Country (2017), Ammonite (hautaketa ofiziala Cannesko jaialdiaren 2020ko edizioan) –biak Francis Leerenak– eta beste hainbat film britainiarren ekoizle exekutiboa izan zen, hala nola hauena: Saint Maud (Rose Glass, 2019), bi BAFTA saritarako izendatua; Kingdom of Us (Lucy Cohen, 2017) dokumentala, BAFTA baterako izendatua; eta I Am Not a Witch (Rungano Nyoni, 2017), BAFTA debut onenari. Halaber, Colette (Wash Westmoreland, 2018) –mundu-estreinaldia Sundancen izan zuena–, Yardie (2018) –Idris Elbak zuzendutako lehen lana–, eta Eternal Beauty (Craig Robert; 2019) pelikulen ekoizle exekutiboa ere izan zen.
Warp Filmsen baitan, hauen ekoizlea izan zen: Bunny and the Bull (2009), Paul Kingen lehen lana; Submarine (2010), Richard Ayoaderen debuta eta bi BAFTA sariren eta BIFA (British Independent Film Award) baten irabazlea; For Those in Peril (2013), Cannesko Semaine de la Critique atalean estreinatua eta bi BAFTA sariren irabazlea; eta Berberian Sound Studio (2012), Peter Stricklanden bigarren film luzea, Locarnon lehiatu eta lau BIFA sari lortu zituena. Duela gutxi, laster estreinatuko den Phantom of the Open filmaren produktore exekutiboa izan da.