"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Irene Escolarrek (Madril, 1988) 18 filmetan eta 28 antzezlanetan parte hartu du, Espainiako eta Europako zuzendari onenetako batzuekin.
Zinemako lehen protagonista-rola Un otoño sin Berlín (Lara Izagirre, Zinemira, 2015) filmean izan zuen, eta Irizar Sariko aipamen berezia jaso zuen lan horri esker, emakumezko aktore berri onenaren Goya sariaz gain. Gastón Duprat eta Mariano Cohnek zuzendu zuten eta Penélope Cruz eta Antonio Banderas protagonista dituen Competencia Oficial (2021, perlak) filmean parte hartu ondoren, Tenéis que venir a verla (2021) Jonás Truebaren azken filmean egin du lan. Hona hemen Escolarren filmografiako beste pelikula batzuk: El séptimo día (Carlos Saura, 2003), Los girasoles ciegos (José Luis Cuerda, 2007) edo Bajo la piel de Lobo (Samu Fuentes, 2017).
Bere azken lanen artean, nabarmentzekoak dira, batetik, Escenario 0 proiektua, non, Bárbara Lennierekin batera, antzezle, sortzaile eta ekoizle exekutibo den, eta, bestetik, 2020an Donostia Zinemaldian estreinatutako Dime quién soy telesaila, non protagonistari bizia ematen dion.
2019an Madrilgo Erkidegoko Antzerki Saria jaso zuen. Radio Nacional katean Ojo Crítico Saria ere jaso du, Valle Inclán sarietarako hiru izendapenez gain.