"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kazetaria, zinema-kritikaria eta zinema-jaialden programatzailea / Periodista, crítico de cine y programador de festivales de cine / Journalist, film critic and film festival programmer
Luciano Monteagudok (Buenos Aires, 1958) bere ardurapean izan zuen, 1979tik 2019ra, hiriburuko San Martín antzokiko Leopoldo Lugones aretoaren programazioa. DocBuenosAireseko programazio-zuzendaria izan zen 2000tik 2017ra eta BAFICIren programatzailea, halaber, zinema-jaialdiaren lehen edizioetan.
1989az geroztik hona Página/12 egunkarian idazten du zinemari buruz, eta nazioarteko zinema-jaialdien berri ematen du modu erregularrean, egunkari horretarako. Epaimahai ofiziala eta estraofiziala izan da Cannesen (Un Certain Regard 2012), Locarnon, Venezian, Mar del Platan eta Cinéma du réelen, besteak beste.
2000. urteaz geroztik Berlingo zinema-jaialdiaren ordezkaria da Argentina eta Uruguairentzat, eta 2019tik, gainera, Berlinalearen sail ofizialeko eta Gazte Zinemaren Forumeko aholkularia ere bada.
Hainbat liburu idatzi ditu, hala nola Carlos Gardel eta Argentinako lehen soinu-zinemari buruzko bat eta Fernando Solanasi buruzko beste bat.
Aintzatespen ugari jaso ditu: Konex Fundazioaren 2007ko Komunikazio eta Kazetaritzako merezimenduaren diploma; Iberoamerikako kritikaren 2018ko Fénix Saria, bere ibilbideagatik, Mexikoko Cinema23 elkarteak eta Zinema Prentsaren Nazioarteko Federazioak (FIPRESCI) emana; eta Mar del Platako 2019ko jaialdiaren Saria, bere ibilbideagatik.