"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aranzazu Calleja (Bilbo, Espainia. (1977) Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta biolin-irakaslea Bilboko J. C. Arriaga kontserbatorioan. Bartzelonako Taller de Musics eta Bostongo Berklee College of Music ikastetxeetan areagotu zituen bere ikasketak. Borja Cobeagaren La primera vez (Kimuak, 2001; Goya sarietarako izendatua), eta Éramos pocos (Kimuak, 2005, Oscarrerako izendatua) filmekin hasi zen zinemarako musika idazten. Cobagarekin egin du lan, halaber, bere lau film luzeetan ere: Pagafantas (2009), No controles (2010), Negociador (Zabaltegi eta Zinemira Gala, 2014; Irizar Sariaren irabazlea), eta Fe de etarras (Belodromoa, 2017).
Bere konposizioen artean, film hauetarako sortutakoak nabarmentzen dira: Psiconautas. Los niños olvidados (Alberto Vázquez, Pedro Rivero; animaziozko film onenaren Goya saria, 2017), El Hoyo (Galder Gaztelu-Urrutia, 2019) eta Akelarre (Pablo Agüero; jatorrizko musika onenaren Goya saria, Maite Arroitajauregirekin batera). Bere azken lana Érase una vez en Euskadi (Manu Gómez, RTVE Galak) da. Gaur egun, Arquitectura emocional 1959 (Elías León Siminiani) film laburrerako musika amaitzen ari da, hurrengo film luzerako musika prestatzeaz gain: Cinco lobitos, Alauda Ruiz de Azúaren lehen lana.