"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Audrey Diwan (Paris, 1980) Libanoko zinema-zuzendaria da. Kazetaritza eta Zientzia Politikoak ikasi ondoren, editore junior gisa hasi zen lanean Denoël argitaletxean, zenbait eleberri idatzi eta argitaratu aurretik, hala nola La fabrication d’un mensonge eta De l’autre côté de l’été. Gidoiak idaztera erabat erabakita, Diwanek zenbait libreto sinatu zituen Cédric Jimenezentzat (La French, 2014; BAC Nord / The Stronghold, 2020), Teddy Lussi Modeste, Gilles Lellouche eta Valérie Donzelli zuzendariekin lankidetzan aritzeaz gain. Zuzendari gisa, oso ikuspegi pertsonala eta intimoa garatu du. Bere lehen lana, Mais vous êtes fous (Losing It, 2019), Pio Marmaï eta Céline Sallete aktoreek antzeztu zuten. Bere bigarren filmak, L’événement (Happening) izenekoak, Anni Ernauxek 60ko hamarkadan legez kanpo gauzatu zuen abortuaren inguruan idatzitako liburuaren egokitzapenak, gorabidean diren talentu frantziarren izar-zerrenda paregabea bildu zuen (Anamaria Vartolomei, Kacey Mottet-Klein, Luana Bajrami, etab.). Filmak Veneziako Mostran izan zuen mundu-estreinaldia.