"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Maite Alberdi (Santiago, Txile. 1983) Oscar sarietarako izendatutako lehen zuzendari txiletarra da. Bere estiloa mundu txikien deskribapen intimoan datza, eta Latinoamerikako dokumentalaren ahots garrantzitsuenetako bat bihurtu da horregatik. 2011n bere lehen film luzea zuzendu zuen, El salvavidas, 2016an film iberoamerikar onenaren Goya sarirako izendatua. Micromundo bere ekoiztetxearen bidez zuzendu zuen La once, 2016an film iberoamerikar onenaren Goya sarirako izendatua. Urte berean zuzendu zuen Yo no soy de aquí film laburrak Europako Zinemaren Saritarako izendapena izan zuen, eta urte horretakoa da, halaber, Los niños film laburra, zeinak nazioarteko 10 sari baititu. 2020ko Sundancen estreinatutako bere El agente topo (2017ko Koprodukzio Foroa) filma, dokumental onenaren Oscar sarirako eta film iberoamerikar onenaren Goya sarirako izendatua izateaz gain, Donostia Hiria Publikoaren Sariaren irabazle izan zen (Europar Filmaren Saria). Vida sexual de las plantas (2015), Los reyes (2018) eta Lina de Lima (2019) ekoitzi ditu. Teorías de cine documental en Chile 1957-1973 liburuaren egileetako bat da. Irakasle gisa lan egiten du hainbat unibertsitatetan, eta dokumental-ekoizpenerako eta proiektu-garapenerako tailerrak ematen ditu Txilen eta Txiletik kanpo. 2018an Hollywoodeko Zinema Akademiako kide izatera gonbidatu zuten.