"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Graduatu zenetik hamahiru urte igaro direla, Tsitsik bere ikaskide ohiekin bilera bat antolatuko du, hasiera batean agidanez erabat bakuna zen arrazoi batekin: ikasketak amaitu zituztenetik ez dute elkar ikusi, eta elkartzeko aitzakia institutuko egunak gogoratzea eta trago batzuk hartzea da. Tsitsik, ordea, benetako arrazoi bat du ezkutuan: Guga zigortu nahi du, ikaskide guztiak sufriarazi baitzituen. Ikaskide ohi batzuk institutuan elkartuko dira edan eta hitz egiteko, eta, orduak igaro ahala, Tsitsi mozkortu eta bere misioa betetzen saiatuko da.