"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Moldavia, 90eko hamarkadaren hasiera. Dima traktore-gidariak Transnistriarekiko mugaren eskualde-gatazkan dauden tropetan sartu nahi du. Vasea Afganistango gerrako beteranoak bat egingo du Dimarekin. Fronterantz doazela, kiskalitako gorpu bat aurkituko dute. Agintariek, jaramonik egin gabe, ez diete gorpua identifikatzen lagunduko. Dimak eta Vaseak hildakoari hileta kristaua ematea erabakiko dute, baina hori baino lehen, bidaia zentzugabe bat egingo dute gorpuarekin, nor den jakiteko.