"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Benetako gertakarietan oinarritutako drama errealista: Nina telebistako izar ospetsuari bat-batean bizitza aldatu zitzaionekoa, minbizia diagnostikatu eta beso bat galdu ondoren. Filmak ibilbide bat egiten du protagonistaren bizitzan zehar, bere garairik onenetik txarrenera arte. Ninak ezagutzen ez zuen mundu bat ezagutu eta ez du onartuko, baina mundu hartan bizi beharko du derrigorrean. Azkenean, minbizia zuen adiskide bat hil ondoren, sendatzeko itxaropen guztia galdu eta ez du nahiko tratamendurik. Alabaina, maite duten pertsonen maitasuna ikusi eta, azkenean, ohartuko da bizirik irautearen alde borrokatu behar duela, eta tratamendu esperimental bat onartuko du.