"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Euskal Herri post-apokaliptiko batean, bi anaia Marterako misio batean abiatuko dira, familiaren iraganean zeharreko road trip futurista batean. Txomin euskal arkeologo langabeak Marten azterlan bat egiteko enkargua jaso du. Gene anaia gidaria dela, Eibartik abiatuko dira Espainia iparraldean zeharreko abentura batean. Generen osasun makalak eta ezustean agertuko den lanbro toxiko batek, bidetik desbideratu eta arreba Milarengana eramango ditu protagonistak. Hiru haurrideak elkartzean, familia-kexa zaharrak piztu eta Generen osasunak okerrera egingo du. Mamu batzuek eta Jesu Kristok berak lagunduta, bi anaiek misioa burutu eta Martera iristea erabakiko dute.