"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mertek erdi-klaseko bizitza darama eta familiak Istanbulen duen apartamentuan bizi da bere katuarekin. Aita hilko zaio eta, senideek lagunduta, haren hileta Anatoliako (Turkia ipar-ekialdean) herrixka batean izatea erabakiko du, muino, baso eta te-plantazioz inguratuta. Alabaina, hileta normal baterako prestatzen egon beharrean, Mertek herrian emango dituen hiru egunetan, gertaera tragiko ugari jazoko dira eta bideo-joko baten mailak izango balira bezala egin beharko die aurre. Laster jakingo du, atsekabez, bere bizitzan lehendik zeuden arrailak gero eta zabal eta sakonagoak direla.