"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ninak ia 40 urte ditu. Erakargarria eta arrakastatsua da: senarrarekin konfiantzazko harreman egonkorra du, seme gazte bat dute eta bere lana ezin gustukoagoa da. Alabaina, dei batek apurtu egingo du egonkortasun atsegin hori. Ninaren mutil-lagun ohia, Ruslan, oso gaixo dago eta Tbilisira joateko eskatu dio, agian azkenekoz. Senarrari ez zaio axola, iraganeko harreman haren berri du. Nina hirira joango da (iraganean pozik bizi zen han), Ruslani adiskide gisa laguntzera. Ziur dago senarra maite duela eta laster itzuliko dela etxera. Baina bidaia sinple hori bere azken bidaia izango da.