"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Diana printzesaren deskribapen liluragarri eta inspiratua. Gabonetan Sandringhameko etxaldean semeekin izateko atsedenaldi zoragarria izan beharko lukeena nahi gabeko betebeharren segida bihurtuko da. Bien bitartean, Charles printzea Camilla Parker-Bowlesekin zirri aritu ohi da eta ez du harreman hori ezkutatzen; horregatik, Dianak ez du paparazzien aurrean emazte maite eta leialaren papera egin beste erremediorik, eta denbora guztiak egin beharko du rol hori, gainera, paparazziek leku guztietara jarraitzen baitiote. Onartuko al du bere rola edo, aitzitik, matxinatu egingo da eta azkenean bere bizitza nahi duen bezala biziko du? Pablo Larraínek emakume ikoniko batengan jarri du arreta berriz ere. Milioika pertsonak miresten zuten baina gutxik ezagutzen zuten emakume ikoniko batengan, hain zuzen; ikonoa, mitoa eta emakumea: Diana.