"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Europako bazterren batean, XX. mendearen erdialdean. Albertek Mia zaintzen du, izotzezko hortzak dituen neskatoa. Mia ez da inoiz irteten bere apartamentutik eta leihatilak itxita egoten dira beti. Telefonoak maiz jotzen du eta Nagusiak neskaren ongizateaz galdetzen du. Egun batean Albertek neskatoa prestatu eta irteteko jarraibideak jasotzen dituen arte...