"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Euskadi 1985. Ikasturtea amaitu da, eta azkenean iritsi dira opor maiteak. Marcosek eta bere hiru lagunek, José Antoniok, Paquitok eta Tonik, uda noiz iritsiko irrikaz daude, uda oparoa, batez ere, hamabi urterekin apenas axola duelako non, noiz eta nola. Bizitzak utzi dien labirintoan barrena ibiliko dira, Euskadi zahar, borrokalari eta nahasi batean. Grafitiz beteta dauden eta gomazko pilotek eta askatasun-ametsek bertan errebotatzen duten hormez osatutako eta kooperatibetan aurrefabrikatutako zeru gris batez estalitako labirintoan barrena, non heriotzak eta bizitzak jada ez duten harreman formalik.