François Ozon
85 urterekin, Emmanuèleren aita ospitaleratu egin dute istripu zerebrobaskularra izan duelako. Esnatzean, oso ahul sentituko da, ez dela gai bere kabuz moldatzeko, eta bizitza grinaz maite duen gizon ikusbera honek hiltzen laguntzeko eskatuko dio alabari.
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
Gastón Duprat, Mariano Cohn
Espainia - Argentina
114 min.
Ospea eta gizarte-prestigioa lortu nahian, enpresaburu aberats batek arrastoa utziko duen film bat egitea erabaki du. Horretarako, izar onenez osatutako talde bat kontratatuko du: Lola Cuevas (Penélope Cruz) zinemagile ospetsu-ospetsua eta talentu berdingabea baina are ego berdingabeagoa duten bi aktore ezagun: Félix Rivero Hollywoodeko aktorea (Antonio Banderas) eta Iván Torres antzerki-aktore erradikala (Oscar Martínez). Bi aktoreak mitoak dira, baina ez dira inola ere munduko adiskiderik onenak. Lolak gero eta proba bitxiagoak jarriko dizkie eta euren artean ez ezik, beren legatuekin ere borroka egin beharko dute Félixek eta Ivánek.
Todd Haynes
The Velvet Underground taldeak musikaren mundua aldatu zuen soinu berri bat sortu zuen, eta rock and roll generoko talde gurtuenetako bat bihurtu zen. The Velvet Underground filmean, Todd Haynes zinema-zuzendari ospetsuak erakutsi nahi digu nola bihurtu zen taldea kulturaren giltzarri, eta kontraesan handiak zituela ere kontatzen digu: bere garaiko taldea zen, baina, aldi berean, atenporala; literarioa eta, aldi berean, errealista; nola goi-mailako artean hala kale-kulturan sustraitua. Filmak garai hartako pertsona garrantzitsuei egindako elkarrizketa sakonak aurkezten dizkigu, orain arte sekula ikusi gabeko emanaldiekin eta grabazio bilduma aberats batekin, Warholen filmekin eta beste mota batzuetako arte esperimentalarekin konbinatuta; hala, John Cale taldearen fundatzaileetako batek musika-taldearen sorkuntza-balio gisa deskribatzen duen horretan murgiltzeko esperientzia sortzen du horrek guztiak: "Nola izan dotorea eta nola izan basatia", alegia.
Lehiaketatik kanpo
Ryusuke Hamaguchi
Yusuke Kafuku antzerki-antzezle eta -zuzendaria da. Oto antzerkigilearekin ezkonduta dago. Senar-emazte zoriontsuak dira, baina bat-batean Oto desagertu egingo da sekretu bat atzean utzita. Hortik bi urtera, Yusukek antzoki bateko zuzendari-lanpostua onartu eta Hiroshimara joango da autoz. Misaki txofer pertsonala ezagutuko du han, emakume isil bat. Elkarrekin denbora asko ematen dutela, Yusuke konturatuko da gauza ugari ez zekizkiela.
Lehiaketatik kanpo
Julia Ducournau
Esplikaziorik gabeko krimen batzuen ondoren, aita batek duela 10 urte desagertutako semea aurkituko du berriz. TITANIOA: bero eta korrosioari erresistentzia handia dion metala, egoki-egokia aleazio erresistenteetarako.
Lehiaketatik kanpo
Paul Verhoeven
Frantzia- Herbehereak
131 min.
XV. mendearen amaieran, izurritea herrialdea suntsitzen ari dela, Benedetta Carlini Pesciako komentuan (Toscana) sartuko da nobizia gisa. Benedettak gazte-gaztetatik mirariak egiteko gaitasuna izan du; komunitatera iritsi eta berehalako eragina izango du, transzendentala.
Ryusuke Hamaguchi
Zoriak eta irudimenak bultzatutako hiru istorio, non emakumezko batzuen bizitzak horien hautu eta damuek markatzen dituzten. Ustekabeko amodiozko triangelu batek, huts egindako sedukzio-tranpa batek eta gaizki-ulertu batetik sortutako topaketak ipuin-triptiko bat osatzen dute, oroimenak, iruzurrak eta patuak elkartzen dituena.
Charlotte Gainsbourg
Denbora igarotze hutsak eragin zion asaldura zela-eta, Charlotte Gainsbourg beste modu batean ikusten hasi zen bere ama Jane Birkin, ordura arte ikusten zuen moduaz bestela, eta ama-alabek gainditu egin zuten elkarrenganako zuhurtzia-sentimendu hura. Kameraren bidez, Charlotte Gainsbourgek eta Jane Birkinek zintzotasunez hitz egiten diote elkarri, ama-alaben arteko harremana garatzeko lekua utzita.
Louis Garrel
Abelek eta Mariannek jakingo dute 13 urteko semeak (Joseph) ezkutuan saldu dituela gehien maite zituzten gauzak. Laster konturatuko dira Joseph ez dela hori egin duen bakarra: mundu osoko ehunka haur elkartu dira proiektu misteriotsu bat finantzatzeko. Planeta salbatzea da misioa.
Xavier Giannoli
Lucien XIX. mendeko Frantziako poeta gazte ezezagun bat da. Itxaropen handiak ditu eta bere bidea jorratu nahi du. Jaioterriko inprenta familiarra utzi eta bere mezenasen eskutik Parisen saiatuko da aurrera egiten. Hiri zoragarri horretan berehala abandonaturik, gazteak irabaziaren eta itxurakeriaren menpe dagoen mundu baten atzealdean zer gertatzen den jakingo du. Dena eros edo sal daitekeen giza komedia bat: bai arrakasta literarioa, bai prentsa; nola politika, hala sentimenduak; ospeak nahiz arimak.
Joachim Lafosse
Belgika - Frantzia
118 min.
Leïlak eta Damienek izugarri maite dute elkar. Damienek nahasmendu bipolarra du, baina saiatzen da Leïlarekin duen bizitzarekin jarraitzen, jakinda ezingo diola nahi duena eman.
Emmanuel Carrère
Marianne Winckler autore ezagunak lan-kolokatasunari buruzko liburu bat idaztea eta errealitate hori bertatik bertara bizitzea erabaki du. Horretarako, nortasuna ezkutatuz Normandiako (Frantzia iparraldean) herri batean garbitzaile-lana lortu eta gizarteko gainerakoek ezagutzen ez duten bizitza bat ezagutuko du, non irabazitako eta gastatutako euro oro garrantzitsua baita. Esperientzia gogorra bada ere, lankideen arteko solidaritateak adiskide bihurtuko ditu Marianne eta lankideak. Elkarri laguntzeak adiskidetasuna dakar, eta adiskidetasunak, konfiantza. Baina zer gertatuko zaio konfiantza horri egia argitara ateratzen denean?
Céline Sciamma
Nellyk zortzi urte ditu eta amona galdu berri du. Gurasoei laguntzen dien bitartean, bere ama Marion haurtzaroan jolasten zeneko etxearen inguruak arakatzen ditu, eta han aurkituko du zuhaitzeko etxea. Maiz hitz egin diote etxe hari buruz. Baina amak alde egingo du bat-batean, eta orduan, Nellyk bere adineko beste neskato bat ezagutuko du basoan eta zuhaitzean etxe bat eraikitzen hasiko dira elkarrekin. Lagun berriak Marion du izena.
Wen Shipei
Gazte batek uste osoa du norbaiti ustekabeko heriotza eragin diola, eta biktimaren alargunarekin harreman anbiguoa du; polizia bat ikerketa bat ebazten saiatzen ari da, bizitza betiko aldatuko dion ikerketa bat.
Sean Baker
Mikey Saber, gain behera egin duen porno-izarra, bere jaioterrira itzuliko da, Texaseko hiri txiki batera, baina han inork ez du berriz ikusi nahi.
Wes Anderson
Filma kazetarientzako maitasun-gutun bat da. Egunkari estatubatuar baten erredakzioan dago girotuta, XX. mendean, Frantzian, fikziozko hiri batean, eta The French Dispatch aldizkarian argitaratutako istorio-bilduma bat irudikatzen du. Aktore-zerrenda zabala da: Benicio Del Toro, Frances McDormand, Jeffrey Wright, Adrien Brody, Timothée Chalamet, Léa Seydoux, Tilda Swinton, Mathieu Amalric, Lyna Khoudri, Stephen Park, Owen Wilson, Bill Murray, etab.
Jane Campion
Zeelanda Berria - Australia
126 min.
Phil Burbank karismaduna etxalde baten jabe da eta beldurra pizten du inguruan dituenengan, baita lilura ere. Anaiak bere emaztea eta horren semea ekartzen dizkionean, Philek sumindu egingo ditu baina, azkenik, maitasuna izateko aukera sortuko zaio.