© Murillo Cine Luz Verde
Inaugurazioa
Maximiliano Schonfeld
Argentina - Frantzia
87 min.
Jesús López, lasterketetako pilotu gazte bat, istripuz hil eta herria hunkituta utziko du. Abel bere lehengusua da, norabiderik gabeko nerabea, eta pixkanaka Jesúsen lekua hartzeko tentazioa sentituko du. Jesúsen gurasoekin bizitzera joango da, haren arropa jantziko du, eta haren lagun eta neska-lagun ohiarekin irteten hasiko da. Hasieran, jendeak onartu egingo du jarrera hori, eta Abelek gogoko du rol hori. Baina bere lehengusuaren antza kezkagarri bihurtuko da, Jesús López bihurtzeraino. Herrian Jesúsen omenezko lasterketa antolatuko da. Bere lehengusuaren izpirituak bultzatuta, Abel hildakoaren autoa gidatzen hasiko da. Lasterketa horren emaitzak erabakiko du eraldaketa behin betikoa izango den ala ez.
WIP Latam 2020
Manuel Nieto Zas
Uruguai - Argentina - Brasil - Frantzia
106 min.
Nagusia, itxuraz, dena alde duen gizon gazte bat da, baina arazo larri bat du: bere haurtxoaren osasun txarra. Langilea lan bila dabil bere ume jaioberria mantendu behar duelako, eta beraz, ez du zalantzarik izango nagusiak bere lurretan lan egiteko kontratatzea eskaintzen dionean, nahiz eta esperientziarik ez izan. Batak besteari lagunduko diote, baina egun batean istripu bat gertatuko da. Ezusteko gertaera horrek bi gizonen arteko harremana arriskuan jarriko du, bai eta bi familien etorkizuna ere.
WIP Latam 2020
Simón Mesa Soto
Kolonbia - Suedia - Alemania - Qatar
95 min.
Gaueko txanda luze baten ondoren, Amparo, bi seme-alaba dituen ama ezkongabea, etxera itzuliko da, baina seme-alabak ez daude han. Laster jakingo du Elías semea armadak errekrutatu duela, eta frontera bidaliko dutela, mugatik gertu dagoen gerra-eremu arriskutsu batera. Semearen patuak argia dirudi. Elías frontera joan baino egun bat lehenago, Amparok semearen artxiboak aldatu eta handik ateratzea eskainiko dion gizon batekin harremanetan jartzea lortuko du. Ia besterik ezer ere ez duela, Amparok denboraren aurkako lasterketa bati ekingo dio semea askatzeko, ustelkeriazko gizarte batean.
Paz Fábrega
Costa Rica - Mexiko - Panama
90 min.
Luisa arkitekto gaztea batzuetan dantzaria da, eta beste batzuetan, maistra, eta haren bizitzaren bitartez, amatasun subrogatuak eta istorio txiki-txikiak korapilatzen dira. Zein da amatasunaren, noraezean ibiltzearen eta desiraren arteko lotura? Auroran, hainbat emakume maitagarriren bizitzez osatutako uhartedi intimoa zeharkatu eta kartografiatzen du galdera horrek, uhartedi horren erdi-erdian Yuliana egonik, amari bere haurdunaldia ezkutatu eta, horretarako, Luisaren konplizitatea aurkitzen duen nerabe bat.
Zinema Eraikitzen 37
Andreas Fontana
Suitza - Argentina - Frantzia
100 min.
Yvan De Wiel Genevako bankari pribatua da. Argentinara joan da, diktadura-garaian, bazkide bat ordezkatzera, bazkide hori, oso zurrumurru kezkagarrien eraginpean egonik, bat-batean desagertu delako. Areto, igerileku eta lorategi erosoetan, urrutiko duelu bat piztuko da bi bankariren artean, eta metodo desberdinak baliatzen badituzte ere, berdin-berdin hartuko dute parte biek kolonizazio zuhur baina gupidagabe batean.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2016
Lorenzo Vigas
Hatzin, Mexiko Hiriko nerabe bat, aitaren gorpuzkia jasotzera joan da. Mexiko iparraldeko zeru zabalaren eta paisaia hutsaren artean dagoen hobi komun batean aurkitu dute aitaren gorpua. Alabaina, ezustean aitaren oso antzeko itxura duen gizon batekin topo egitean, zalantza eta itxaropena piztuko zaizkio Hatzini haren benetako atarramenduaren inguruan.
Madiano Marcheti
Luzian, Cristiano eta Biancak ez dute ia zerikusirik, baina hirurak landa-eremuko udalerri berean bizi dira, Brasil mendebaldean, soja-zelaiez inguraturik. Elkar ezagutzen ez duten arren, Madalenaren desagerpenak guztiei eragingo die. Udalerriko hainbat lekutan, bakoitzak bere erara erreakzionatuko du Madalenaren absentziarekin.
Zinema Eraikitzen 36
Tatiana Huezo
Mexiko - Alemania - Brasil - Qatar
110 min.
Mexikoko mendietan kokaturiko herri bakarti batean, neskatoek mutilen tankerara mozten dute ilea eta lurpean ezkutalekuak dituzte. Anak eta bere bi lagun onenek ihesitako pertsonen etxeak okupatu eta emakumez mozorrotzen dira inork ikusten ez dituenean. Magia eta alaitasunezko unibertso zeharkagaitz batean bizi dira; bien bitartean, amek esklabo edo mamu bihurtzen dituztenengandik ihes egiteko prestatzen dituzte. Baina, egun batean, nesketako bat ez da ezkutalekura garaiz iritsiko.
Iván Fund, Laura Mara Tablón, Rita Cine, Insomnia Films, Globo Rojo Producciones
© Iván Fund, Laura Mara Tablón, Rita Cine, Insomnia Films, Globo Rojo Producciones
Iván Fund
Argentina - Txile - Espainia
87 min.
Sina kostaldera joango da bere lagun Gretari udako etxea saltzen laguntzeko. Duela urtebete baino gutxiago, Gretak bere seme bakarra galdu zuen itsaso horretan eta Sinaren laguntza behar du. Dena biltzen eta giltza entregatzeko prestatzen ari diren bitartean, Brunok, Gretaren senarrak, bertako jendearen arteko zurrumurruak –izaki bitxi bat agertu dela– baieztatzen dituen zerbait ikusi duela esango die.
WIP Latam 2020
Alonso Ruizpalacios
Esperimentu dokumental eta narratibo baten helburua Mexikoko erakunderik eztabaidatuenetako bat, polizia, argitzen saiatzea da, baita justizia-sistema txikitzen duen zigorgabetasunaren kausak ere.