"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Cristina Iglesias eskultoreak seguruenik orain arte egin dituen obretatik garrantzitsuena sortu du, Hondalea. Donostiako Santa Klara uharteko itsasargiaren etxean egindako esku-hartzea. Uhartearen izaera basatian eta euskal kostaldearen geologia nabarmenean inspiratuta, Cristina Iglesiasen eskulturak itsasargiaren barnealdea eraldatzen du: zehazki, artistak zaharberritu eta gune eskultoriko bertikal zorabiagarri bihurtu du. Estratu geologiko urtuek eta olatuen eta itsasaldien erritmoan doan urak bisitaria erakarri eta esperientzia sakona ekarriko diote. Film honek obra eraikitzeko prozesua kontatzen digu.