"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sei urtez, Melati, 18 urteko neska bat, borrokan aritu da bere herrialdea, Indonesia, suntsitzen ari den plastikoagatiko kutsaduraren aurka. Bera bezala, belaunaldi oso bat altxatzen ari da mundua hobetzeko. Leku guztietan, nerabe eta gazteak giza eskubideen, klimaren, adierazpen-askatasunaren, justizia sozialaren eta hezkuntzarako edo janarirako sarbidearen alde borrokatzen ari dira. Duintasunaren alde. Bakarrik, edozertarako prest, batzuetan euren bizia eta segurtasuna arriskatuta, babestu, salatu eta beste batzuez arduratzen dira. Lurraren alde. Eta dena aldatzen dute. Melati munduan zehar bidaiatzen da halako pertsonak ezagutzeko. Ulertu nahi du nola eutsi eta nola jarraitu bere borrokarekin. Rioko faveletatik Malawiko herri urrunetara, Lesbos uhartean bat-batean eraikitako txalupetatik Coloradoko mendietan bertakoek egindako zeremonietara, Rene, Mary, Xiu, Memory, Mohamad eta Winniek, mundu bikain bat erakusten dute, adore eta alaitasunez betetako mundu bat, norbera baino handiagoa den zerbaiten aldeko konpromisoaren mundu bat. Dena agidanez suntsitzen ari deneko garai honetan, gazte horiek nola bizi erakusten digute.