"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Arreta gaurko lau chef japoniar garrantzitsuenengan jarrita, janari japoniarraren kultura sofistikatu eta bereziaren atzeko egia aztertzen du dokumental honek. Sukaldari bakoitzak zehatz-mehatz prestatzen ditu bere platerak perfekzioaren bila, baina ikuspegi desberdinak dituzte, are kontrakoak. Chef bakoitzak bere sustrai eta sinesmenak ditu: batzuek garapen espirituala edo sormen estetikoa bilatzen dute, eta beste batzuek, berriz, kalitate handiko osagaiak, tokiko hornitzaileekin harreman estuak ezarrita. Nola islatzen dira chef horien nortasunak eta ahaleginak sortzen dituzten maisulanetan? Mundu-ospe handiko adituek eta gastronomoek sukaldari japoniar horien bilaketa amaigabeak ezkutatzen dituen istorioen sakonera eramango ditu ikus-entzuleak. Lau chef hauen bidez, ikasiko dugu Tokio munduko hiri gastronomiko bikainenetako bat dela.