"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Romantic Papa familiako kide bakoitzaren irudiarekin hasten da, zutik daudela kameraren aurrean, euren burua aurkeztuz. Aita, emaztea, bi seme eta hiru alaba. Txikikeriez eztabaidatzen dute, baina denek laguntzen dute, zintzotasun eta bizitasunez jokatuz. Narrazioak atal txikiak ehundu eta pertsonaia askoren eguneroko bizitza erakusten du.