"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Shahrbanoo Sadat zuzendari afganiarrak klase magistrala eman zuen 2021eko irailaren 21ean Tabakalerako Z aretoan, Donostia Zinemaldiaren 69. edizioaren baitan. Solasaldian, emakumezko zuzendari batek Afganistanen dituen erronkei buruz eta baita bere herrialdeko zinemagintzari buruz hitz egin zuen. Sadaten lehenbiziko filma, Wolf and Sheep (2016), Cannesko Quinzaine des Réalisateurs-en saritua izan zen, baita The Orphanage (2019) bere bigarren filma ere.