"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
James Mockoski zinema-artxibozain eta American Zoetrope konpainiako zaharberritze-arduradunak Francis Ford Coppola zinemagilearen filmekin egin duen lana azaldu zuen Donostia Zinemaldiko 69. edizioan. Besteak beste, Apocalypse Now filmari eta Klasikoak sailean proiektatu ziren The Rain People eta The Outsiders lanei buruz hitz egin zuen Tabakalerako Z aretoan 2021eko irailaren 21ean eginiko eskola magistralean.