"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2007an Murs film laburrarekin Nest sailean parte hartu zuen Laura Wandel zinemagile belgikarra Donostia Zinemaldira itzuli zen 69. edizioan eskola magistrala emateko. Gainera, 2021eko irailaren 22an Wandelek Zabaltegi-Tabakaleran aurkeztu zuen Un monde / Playground bere lehen film luzea, Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean estreinatu eta FIPRESCI saria lortu ondoren.