"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Paolo Sorrentinok eskola magistral bat eman zuen Donostia Zinemaldiko 69. edizioan. Gainera, zuzendari eta gidoilari italiarrak È Stata La Mano di Dio / The Hand of God (2021) filma aurkeztu zuen Veneziako zinema-jaialdiko lehiaketa ofizialean izan ostean. La grande bellezza / The Great Beauty (2013) filmaren egileak bere azken lanari eta zazpigarren artearekin duen loturari buruz hitz egin zuen Tabakalerako zinema-aretoan 2021eko irailaren 22an.