72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

EFF Aurreko edizioak
EFF 2021
Live

Lehen aldiz, 2015ean, Creative Europe MEDIAk eta Donostia Zinemaldiak European Film Forum antolatu zuten Donostian; urte horretan bertan sortu zuen Europako Batzordeak plataforma hori Batzordearen beraren eta ikus-entzunezko sektoreko agenteen arteko elkarrizketa egituratua errazteko, eta helburu du politika estrategikoak garatzea, arrakastaz jorratzeko iraultza digitalak sortutako erronkak eta aukerak.

European Film Forumek barnean hartzen dituen gai nagusiak aro digitaleko finantzazioa eta laguntza publikoa, zinema europarraren eta haren audientzien arteko harreman aldakorra eta talentua eta sormena babestea dira.

Sektoreko hainbat profesionalek parte hartu dute azken urteetan Donostian egin diren edizioetan; tartean, hauek: Jaume Ripoll (Filmin - Espainia); Pablo González (Tugg - Estatu Batuak); Alberto Tognazzi (Screen.ly - Espainia); Marianne Furevold (NRK - Norvegia); Fernando López Puig (TVE - Espainia); Elena Neira, (La otra pantalla - Espainia); Vincenzo Bugno (WCF-Berlinale - Alemania); Amaia Remírez (Kanaki Films - Espainia); Álvaro Longoria (European Producers Club - Espainia); Laoura Ntziourou (EIF – Luxenburgo); Lucía Recalde (Europako Batzordea, –Belgika–); Beatriz Navas (ICAA - Espainia); François Yon (Playtime taldea - Frantzia):

 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: