"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Maria Intxaustegi (Donostia, 1989) itsaspeko arkeologoa, itsas historialaria, kapitaina, urpekari profesionala eta espedizio-gidaria da. Jakin-minez beteta eta itsasoaz erabat maiteminduta, itsaspeko arkeologian aritzeko urpekari profesional bihurtu zen, eta mundu osoan zehar ibili da itsaspeko ondarea ikertzen. 2015ean, Texas A&M Universityn zegoen bitartean, historia-ikasketak ordaintzeko, profesionalki nabigatzen hasi zen eta, azkenean, kapitain- -titulua lortu zuen. Harrez geroztik hona, belaontzi handietan lan egin du, batez ere Itsaso Australean, Aro Modernoko espedizioak eta hondoratutako itsasontziak ikertzen. Gaur egun, espedizio-gidari gisa egiten du lan Antartikan eta hainbat uharte eta urrutiko tokietan, bidaiariei fauna basatia, glaziarrak eta itsasoak zeharkatu zituzten lehen nabigatzaileen historia erakutsiz. Itsaspeko ikerketak ere egiten ditu Ondaresub erakundearekin, eta XVIII. mendeko Habanako ontziolei buruzko doktoretza bat burutzen ari da.
Sergio Basurko