"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
“Zoriondu nahi zaituztet bizirik jarraitzeko duzuen zorte handiagatik eta hemen egonda zinemari erakusten diozuen maitasunagatik”, esan dio Viggo Mortesenek publikoari, Agustin Diaz Yanes zinemagilearen eskutik saria jaso ondoren. Aktorearen hitzetan, Donostia Sariak “zinemaren historia luzea” biltzen du nolabait, baina, batez ere, “zinemaren promesa sormenezko adierazpide gisa”. “Sari hau jaso duten artisten zerrenda ikusgarrian pentsatzen dudanean, zorioneko sentitzen naiz, promesa horretan sartu nautelako. Ikasten jarraitzeko eta nire lanbidean hobetzen jarraitzeko pizgarri handia baita”. “Era batera edo bestera, Covid-19ak denok izorratu gaitu eta luzaroan izorratzen jarraituko du, baina oztopo bat gehiago besterik ez da gure bizitzan. Bizitza ziurgabetasuna da , baina ez dezagun ahaztu bizitza opari bat ere badela. Aurrera jarraitu behar dugu, bakarrik daudenei lagunduz eta joan zirenei ohore eginez”, aldarrikatu du. Agur gisa, “Gora Donostiako Zinemaldia!” oihukatu du eta Asier Illarramendik eman dion Realaren kamiseta eta saria erakutsi ditu.