"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
“Ez ezazue inoiz ahaztu nahikoa izango dela krisi politiko, ekonomiko edo erlijioso bat emakumeen eskubideak zalantzan jartzeko. Eskubide hauek inoiz ez dira eskuratutzat onartzen eta horregatik, adi egon behar gara bizitza osoan” (Simone de Beauvoir).
Simone de Beauvoirrek jakinarazi zigun Covid-aren krisia bezalako egoeratan nola jokatu behar genuen. Zoritxarrez, arrazoi zuen, pentsamendu feminista eta emakumeon eskubideak ez dira protagonista izan azken hilabeteotan.
Halere, beti bezala, ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeak batera gaude eta aurrera begiratzen dugu. Horren adibide, emakumeen presentzia handia Zinemaldian.
Donostiako eguraldi zatarrak, musukoa jantzita izateak eta segurtasun distantziak mantendu behar izateak ez gaituzte gelditu. Berriz, aurreko urteetan bezala, hemen gaude eta hori besterik ez dugu gogoratu
nahi: hemen gaudela eta gogoz egingo dugula lan.
Gure espazioak gureak dira, eta gure istorioak ere bai. Ikusiak, entzunak eta gugandik sortuak izan behar dira. Horregatik, elkartu gara guztiak hemen argazki sinboliko honetan.
Eskerrik asko, argazkian zauden emakume bakoitzari gure zinea izateagatik, gure arte eszenikoak izateagatik. Zuek gabe ez litzateke gauza bera izango. Eskerrik asko!