"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pucho (Madril, 1979) Vetusta Morla musikataldeko abeslari eta interpretea da 1998az geroztik, eta estudioko bost disko, zuzeneko bi disko eta Los ríos de Alice bideo-jokorako jatorrizko soinu-banda argitaratu ditu. Musika-taldearen bideoklipak zuzendu dituzten zinemagileekin estuki egin izan du lan: Juan Cavestany (La deriva), Eugenio Mira (Fiesta mayor), Nacho Vigalondo (Te lo digo a ti), Paula Ortiz (23 de junio) eta Fernando Franco (Lo que te hace grande, El hombre del Saso, Fuego eta Deséame suerte). Ikusizko Arteetan diplomatu zen Escuela Tracor ikastetxean, eta zinematografiak pizten zion grinaren eraginez, zinemazikloak eta kartelgintzako erakusketak programatu zituen nerabe zela. Gainera, Thyssen–Bornemisza Museo Nazionalean gidari izan da, eta bisita horretan dokumentu bidez frogatu eta azaldu zuen bildumako artelanek zinemagile eta mugimendu zinematografikoekin zer-nolako lotura duten. Zinemaldiaren jarraitzaile leiala da duela bederatzi urtetik, eta Zinemaldira etorriko den hamargarren aldi honetan epaimahai honen kide izan ahalko da; izan ere, beste epaimahai batzuetan ere badu esperientzia, hala nola Filmadrid-en (2017), Gijóngo Nazioarteko Zinema-jaialdian (2019) eta Festival Confinado de Cine Experimental jaialdiaren lehen edizioan (2020).